Abraham Lincoln Batailoia | |
---|---|
Mota | Batailoi |
Sorrera | 1937 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Adarra | Nazioarteko Brigadak |
Unitate nagusia | XV International Brigade (en) , Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunista eta Abraham Lincoln Brigade (en) |
Gerrak eta guduak | |
Espainiako Gerra Zibila |
Abraham Lincoln Batailoia 1937ko urtarrilaren 6an, Espainiako Bigarren Errepublikaren defentsan faxismoaren aurka Nazioarteko Brigaden barruan Estatu Batuetako boluntarioekin armada gorputza sortu zen. Batailoiaren izena XV. Nazioarteko Brigadan Estatu Batuetatik etorritako indar guztiei zabaldu zitzaien. Batailoiaren partaide gehienak alderdi eta sindikatu aurrerakoien militanteak ziren, batez ere Estatu Batuetako Alderdi Komunistakoak eta sindikatu sozialistakoak.
Kopuru zehatzaren inguruan eztabaida badago ere, kalkulatzen da 2.800 eta 3.200 pertsona artean izan zirela ozeanoa gurutzatu zuten estatubatuarrak, gehienak Alderdi Komunistako zein sindikatuetako kideak. Guztira 1.000 eta 1.500 kide artean hil zirela kalkulatzen da, eta AEBetan oihartzun zabala izan zuen. Dena den, batez ere Bigarren Mundu Gerra amaitzean, marxismoaren sustatzaile zirelakoan sorgin ehiza gogorra pairatu behar izan zuten.[1]